Elkartasuna eta internazionalismoa ez dira delitu

1. Manifestu hau sinatzen dugun pertsona eta erakundeek, elkartasun internazionalista herrien arteko hil ala biziko beharra bezala aldarrikatzen dugu eta guztiz baztertzen dugu pertsona solidario eta internazionalisten ideia eta jardueren kriminalizazioa.

2. Krisian murgilduta dagoen munduan elkartasun internazionalistak mundu duinago eta bideragarriago bat lortzeko tresnak eta bideak erakusten dizkigu. Gizateriaren mixeriei aurre egiteko, herri guztiak barnebiltzen dituen marko bat eraiki behar da, herriei gizon-emakume guztien eskubide guztiak bermatzea ahalbidetuko diena.

3. Gizon edo emakume internazionalista batek “munduko edozein lekutan edozeinek jasotako injustizia bere barne-barnean sentitzen du”. Bere herriko, edo seme-alaba bat bezala hartzen duen edozein herriko, borrokan integratzen da. Lehentasuna autodeterminazioa eskubidearen alde borrokatzea da baina baita gizarte askoren konplizitatearen ondorioz zapalduta dauden herrien borroken alde egitea.

4. 500 urte dira Euskal Herriaren nazio izaera eta autodeterminazio eskubidea estatuek ukatzen dutena.

5. Gure herriaz indarrez menderatzeko, gizartearen zati handi bati zuzenbide estatu demokratiko baten eskubideak kentzen eta urratzen dizkiote. Komunikabideetaz baliatzen dira gu terroristatzat hartzeko. Gizartearen zati handi hori zapaldu egiten dute eta bide administratibo, polizial eta parapolizialen eskutik auto-errepresioa ezartzen dute. Elektoralki eta sozialki ilegalizatzen dute, “zerrenda beltzak” osatzen dituzte eta botere judizial eta legegileak nahi bezala erabiltzen dituzte lege eta arauak bere nahietara egokitzeko. Justizia prebentibo hori bera ezartzen dute komisaldegietan torturak, kartzeletan mendekuak, bizi osorako kartzela zigorrak, desagerpenak eta erailketak baimentzeko eta inpunitate osoz egiteko.

6. Euskal Herriak bere autodeterminazio eskubidearen alde eginiko borrokaren ondorioz, eskubide zibil eta politikoen urraketak gehituz doaz, saihestuz gainera, nazioarteak honen berri jakin dezan eta hartara haiek ere euskaldunon autodeterminazio eskubidearen eta herriaren prozesu demokratiko eta baketsuan, elkartasunez, parte har dezaten. Marko errepresibo horretan, 8 militante internazionalista atxilotu zituzten, terrorismo akusaziopean eginiko atxiloketak (5 lagun kartzeleratu zituzten), gaur egun eipaiketa zain daude ‘talde armatuaren kide izan edo laguntzaile izatea’ leporatuta.

7. Elkartasun internazionalista ez da delitua, “elkartasuna herrien arteko samurtasuna da”, herriena eta herrien artekoa. Planeta honetako herri bakar bat libre ez den bitartean, batek ere ezingo du aske izan.

Horregatik honakoa eskatzen dugu:

  • Elkartasun internazionalista ez kriminalizatzea.
  • Euskal Herriko eskubide zibil eta politiko guztien onarpena.

Gora internazionalismoa!

Gora elkartasuna!

Hamaika herri, borroka bakarra.

atxikimenduak: elkartasunaurrera@hotmail.com

Post hau Manfestua//manifest atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Elkartasuna eta internazionalismoa ez dira delitu -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Hau Pittu Hau – Euskaldunon konpartsa » Blog Archive » Gabi eta besteen auziperatzearen kontrako atxikimendu kanpaina abiatu dute

Utzi iruzkina